Subijana etxeak hainbat gune publiko ditu ahozkoaren
gaiak ikertu, landu eta bideratzeko. Gai honekin lotura duten egitasmoak
dituzten erakunde zein pertsonek eskaerak egin ditzakete aretoak eta guneak
erabiltzeko.
Ahoa bete hots jardunaldien bigarren edizioa da aurtengoa. Jardun idatzitik ahozkorako urratsean egungo euskal gizarteari sortzen zaizkion beharren lanketari helduko zaio bereziki aurtengoan. Bi kodeen arteko ezberdintasunez hitz egingo da eta une honetan gizartearen beharrei erantzuteko sortuak ditugun baliabideez ere bai.