Mintzola: Ahozko lantegia

Subijana etxea

Euskararen ahozkotasunaren ikergune eta erreferentzia izan nahi du Mintzola Fundazioak, eta horretarako bi ipar nagusiri jarrita gaude:

  • Ahozko tradizioaren behatoki dinamikoa izatea.
  • Gaurko gizarteak ahozkotasunaren alorrean dituen premiei erantzutea.

 

 

AHOA BETE HOTS jardunaldiak

ABH 2012 azala

Antzerkian, bertsolaritzan, kantagintzan eta ipuingintzan maiz egiten dute talka euskalkiak eta batuak; erregistro egokiak eta zuzenak; euskararen balibide ezak eta alboko hizkuntzen modako baliabideak... Aipatu ahozko lau generoetako sortzaileak gonbidatu ditugu, gaiari buruz izan dituzten kezkak, abantailak eta korapikoak ez ezik, haiei eman aterabideen edota egin gogoeten berri ere eman diezaguten.

Eman izena

Sare sozialak