Euskaltzaindiaren bisita
Martxoaren 25ean, Mintzola Fundazioaren egoitza bisitatu zuen Euskaltzaindiaren Zuzendaritzak, Maria Jesus Aranburu Gipuzkoako Kultura eta Euskara diputatuak gonbidatuta.
Egoitza ikusteaz gain, Euskaltzaindiak eta Mintzola Fundazioak –Bertsozale Elkartea Barne- egin dezaketen elkarlanaz hitz egin zen.
Bileran hauek parte hartu zuten: Akademiaren izenean, Andres Urrutia euskaltzainburuak, Xabier Quintana idazkariak, Jose Luis Lizundia diruzainak, Andoni Sagarna iker sailburuak, Andres Iñigo Jagon sailburuak eta Pello Telleria idazkariordeak. Eurekin batera hauek izan ziren: Maria Jesus Aranburu, Estibalitz Alkorta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara zuzendaria, Josune Zabala Mintzola Fundazioaren zuzendaria, Aritz Zerain Bertsosale Elkartzeko koordinatzaile orokorra eta Imanol Miner KUTXAko ordezkaria.


tIQwpDkUcFXdBbLm