Mintzola Fundazioaren Batzorde Eragilearen sorrera
2010/03/07
2009ko abenduaren 10ean ospaturiko patronatu bileran, Fundazioaren Batzorde Eragilea sortzearen proposamena adostu zen eta honen ondotik, 2010eko otsailaren 25ean, aho batez onartu zituzten patronatu kideek Batzorde Eragilea osatzen duten partaideak eta Fundazioaren Estatuen 19. Artikulua aintzat hartuz, hauei dagozkien zeregin eta ahalmenak
Batzorde Eragileraren partaide dira:
- Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen izenean, Iñaki Murua
- Kutxaren izenean, Carlos Ruiz
- Gipuzkoako Foru Aldundiaren ordezkaritzan, Estibalitz Alkorta
Batzorde Eragilearen helburu nagusia da Mintzola Fundazioaren egitasmoaren jarraipena egitea, batez ere honako gaietan:
- Aurrekontu eta kontuen likidazioaren jarraipena
- Egitasmo eta hitzarmenen bilakaera
- Subijana Etxearen funtzionamenduaren gainbegiratzea
- Patronatu bilerak eta erabakiak prestatzea
- Barne eta kanpo komunikazioa jorratzea
- Subijana Etxearen erabilerarako eskakizunak bideratzea
- Erakunde ezberdinekiko harremanak ahalbidetzea
- Unean uneko gertakizun eta eginkizunez arduratzea

