Mintzolan praktiketan
2010/04/18
Aritz Larreta HUHEZIko ikasleak praktikak egin ditu Mintzola Fundazioan. Mintzolaren egitasmoaren gaineko gogoeta eta ahozko gaiak landuko lituzkeen ikastaro baten diseinua aurkeztu ditu.
Aritz Larreta ikaslea (hizkuntzaren psikopedagogia; HUHEZI. Mondragon Unibertsitatea) izan dugu Mintzolan praktiketan 2009ko azarotik 2010eko martxoaren 26a bitartean. Bere eginkizuna izan da Mintzola Fundazioaren egitasmoa ezagutzea eta hari dagokion egitasmo baten parte hartzea. Bi ekarpen garrantzitsu egin ditu praktikaldian:
- Mintzola egitasmoaren gaineko gogoeta.
- Ahozko gaiak jorratuko lituzkeen urte oso bateko ikastaro diseinua.

