Soziolinguistika klusterraren bisita Mintzolan
2010/06/01
2010eko maiatzaren 25ean, Soziolinguistika klusterraren zuzendaritza izan genuen Mintzolan. Subijana Etxea ikusi ondoren egin zen bileran, alde bakoitzak bere egitasmoen berri eman zuen eta zein arlotan gurutzatzen ziren aztertu zen, elkarlan biderik landu ote zitekeen adosteko helburuarekin.

