Hemen zaude: Hasiera Aretoak

Aretoak

Villabonako Subijana Etxea Udalarena da eta, hitzarmen baten bidez, Mintzola Fundazioari eman dio erabiltzeko eskubidea. Bere erabilpenaren eta antolamenduaren erantzukizuna dagokio Mintzola Fundazioari.

Mintzola Fundazioak, patronatuaren bitartez, Mintzolako zuzendaria eskuordetzen du Subijana Etxearen barnean izango diren jarduera, ikastaro eta ikuskizunen antolaketan, kudeaketan eta jarraipenean egon litekeen erantzukizunerako.

Subijana Etxeak hainbat gune publiko bereizita ditu ahozkotasunaren gaiak jorratu eta bideratzeko. Horretarako egitasmoak dituzten erakunde zein pertsonek eskaerak egin ditzakete honako eremuetarako:

Bilera gela, Mintzola Areto Nagusia, Mintzola Ganbara, Mintzola
Bilera gela Areto Nagusia Ahozko lantegia

Subijana Etxeko zerbitzuen erabiltzailetzat hartzen da parte hartzaile gisa bertaratzen den ikus-entzule, irakurle, ikertzaile edo ikastaroetako partaide oro.

Ordutegia

Irailetik ekainera eta astelehenetik ostegunera, 8:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 17:00etara. Ostiraletan, 8:00etatik 14.00etara. Uztaila eta abuztuan, astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara.

Oharra: Mintzola patronatuak, zentroko zuzendariaren bitartez, antola daitezkeen ekitaldien beharren arabera, ordutegia aldatu ahal izango du horretarako beharrezko izango diren arduradunak antolatzaileei eskatuz eta izendatuz.

Ekitaldiak

Subijana Etxearen bilera gelan, areto nagusian eta ahozko lantegian gauzatuko diren ekitaldiak eta bilerak ahozkotasunaren alorrekoak izango dira, eta Mintzola Fundazioren programazioaren barruan dauden haiek izango dute lehentasuna.

Beste ekitaldi motak ere gauzatu ahal izango dira eta, horretarako, zentroko zuzendariaren hasierako onespena izan beharko dute.

Alderdi edo talde politikoen jarduera Subijana Etxean programatu daitekeen jardueratik kanpo gelditzen da.

Eskaerak egin ahal izateko, ikus BALDINTZA OROKORRAK eta bete ESKAERA-ORRIA.