Baldintza orokorrak
Egingo diren ekitaldiak zentroaren ordutegira egokitu behar dira, eta ezin izango dute zentroaren programazioa nahastu eta eragotzi, ezta bertako langileen eguneroko funtzionamenduari traba egin ere. Ordutegi honetatik kanpo gelditzen den guztia Mintzola Fundazioaren zuzendariak aztertuko du, bertako langileria eta programazioa kontuan hartuta.
Mintzola Fundazioaren bulegoetan eskaera idatziz egin beharko da, gutxienez 15 egun lehenago. Eskaeran zehaztuko dira: eskatzailearen eta arduradunaren datuak, jardueraren nondik norakoak, iraupena, ordutegia eta parte-hartzaile kopurua, batik bat. Halaber, materialaren lagapena (aulkiak, mahaiak…) edo ekipamendua zehaztuko da (bideoa, arbela…).
Jarduera edo ekitaldia egin ondoren, 15 eguneko epean jarduera-memoria egin eta Mintzola Fundazioari helaraziko zaio. Beharrezko ikusten denean, bi hilabeteren bururako luzatuko da memoria aurkezteko epea.
Subijana Etxeko zerbitzuen erabiltzailetzat hartuko da parte hartzaile gisa bertaratzen den ikus-entzule, irakurle, ikertzaile edo ikastaroetako partaide oro. Betebeharrak:
- Erabakitako ordutegiak errespetatzea
- Bertan diren altzariak errespetatu eta egoki erabiltzea
- Subijana Etxeko azpiegitura egoki erabiltzea
- Etxearen ordena eta garbitasuna errespetatzea
- Etxearen arduradunak/ek ematen ditu(zt)en aginduak betetzea
*Xehetasun gehiago Mintzola Fundazioaren patronatuak 2009ko irailaren 8an onartutako “Villabonako Subijana Etxearen antolaketari eta erabilpenari buruzko ARAUDIAn.
Egin eskaera.
