Ikerkuntza eta gizarteratzea ardatz
Mintzolaren muina osatzen duten alorrak ikerketatik elikatzen dira zuzen-zuzenean.
Honako lau sailetan banatzen dira ikerketak:
| Oinarrizko ikerketa |
Ikerketa aplikatua |
| Eremu honetan euskarazko ahozkotasunaren ekosistema, generoz generoko ikerketa (tradizio-generoak eta genero berriak) eta ikerketa konparatiboa (beste ekosistemak, beste generoak, kultur-artea...) lantzen dira. |
Fundazioaren helburuak oinarri hartuta garatutako ikerketen aplikazioa lantzen da: ahozko konpetentziak eskolan/ lanean/kalean, jendaurreko hizketa, hitanoaren erabilera eta abar. |
| Ikerkuntzen hedapena |
Hedapen zerbitzuak |
| Fundazioaren bidez, elkarlanean edo bere helburuekin harreman zuzena duten ikerketen hedapena lantzen da, kongresu, ikastaro, jardunaldi, argitalpen, web-gune eta abarren bitartez. |
Ahozkotasunaren inguruan gauzatu daitezken ekitaldi, argitalpen, ikastaro, web-gune eta aholkularitza dira bere ardatz. |

