Lankidetzak
Mintzola ahozkoaren ikergune den neurrian, ezagutza garatu eta gizarteratzen diharduten erakundeekin lankidetza sustatzen ari da. Norabide batean edo bestean edo berdinean goazenok badugu elkarrengandik zer hartu eta zer eman. Diziplina eta jarduera askotarikoak bateratzeak laguntzen digu ezagutzan eta ekimenean aberasten. Une honetan, honako bidelagunak ditugu:
- Unibertsitateak: Euskal Herriko Unibertsitatea Fundazioaren patrono kide den neurrian ezagutza bideak eskainiz.
- Elkarteak: Euskal Herriko Bertsozale Elkartea patrono kide den neurrian ahozkotasuna bultzatuz. Horrez gain, Euskal Herriko Antzerkizale Elkartea eta Euskal Kantuzale Elkartea.
- Erakundeak: Gipuzkoako Foru Aldundia eta Gipuzkoako Kutxa fundazioko kide diren neurrian, erakunde ezberdinen arteko harremanak sustatu eta diruz lagunduz. Euskaltzaindia eta Soziolinguistika Klusterra bateragarri eta osagarriak diren egitasmoak aurrera eramanez.
- Udalak: Villabonako Udala, Fundazioaren patrono kide denez; Zumaiako eta Azpeitiko Udalak hitanoa lantzeko egitasmoarekin; Tolosako Udala gazteen ahozkotasuna ikertzeko egitasmoarekin; Donostiako Udala “Kirol eta aisialdi ekitaldietako aurkezleentzako ikastaroa” eraikiz.
- Hedabideetako proiektuak: Hitzetik hortzera programa, Bertso plaza digitala.
- Ahozko ondarea biltzeko egitasmoak: Euskal Herriko Ahotsak proiektua.
- Liburutegiak: Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen Xenpelar Dokumentazio Zentroaren bidez, patrono kide den neurrian, Mintzola Fundazioaren dokumentazio beharrizan jakinei erantzunez. Bestalde, HABE liburutegiaren laguntzari esker Mintzola Fundazioaren egitasmo eta ikertzaileentzako jakintza zientifikoa bideratzen da.
Eta aurrerantzean, sarea saretzea da helburua.

