Hemen zaude: Hasiera Egitasmoak Ahozko Dokumentazioaren Egitasmoa

Ahozko Dokumentazioaren Egitasmoa

Euskararen ahozkotasunaren eremuan, Ahozko Dokumentazio Egitasmoa garatzea da Mintzola Fundazioaren helburu nagusietako bat. Ildo horretatik, bi eginkizun ditu ezarrita:

  • Mintzola Fundazioaren beharrizanei erantzutea

Mintzolak berak bere egitasmo eta harreman sarearen harira sortzen dituen beharrizanei erantzutea da helburua: ikerketarako eta ikertzaileentzako dokumentazioa, liburutegi eta artxibo zerbitzua, barne eta kanpo dokumentazioaren kudeaketa eta gizarteratzea...

  • Euskararen ahozko dokumentazioaren berri izatea: ahozko corpusa

Euskaraz eta ahoz jaso eta dokumentatuta dagoen horren guztiaren argazkia zein den jakin nahi da. Ahozko dokumentuak non, nork eta nola gordeta dauden aztertu nahi da etorkizuneko Dokumentazio Egitasmo bat garatu ahal izateko. Horretarako, ikerketa lan sakona egitea dagokio Mintzola Fundazioari.

Une honetan, bi eginkizun bideratzeari ekin zaio. 2012 urterako aurreikusten da euskararen ahozko dokumentazioaren errealitatea argitzen hastea; alegia, ahozko dokumentazioaren inguruan ikertu dena gizarteratzeko bidea irekitzea.