Hedapena
Ahozko hizkuntzaren gainean ikertu eta landu dena hedatzeko bi batzorde sortu ditu jadanik Mintzola Fundazioak:
- Ahotsak Batzordea: ahozko ondarearen corpusa ikertu eta transmisioa bideratzeko edukiak lantzea du xedea.
- Gizarteratze Batzordea: Euskal Herriko Bertsozale Elkartea, Euskal Herriko Kantuzale Elkartea, Euskal Herriko Antzerkizale Elkartea eta Ipuin kontalarien ordezkaritza bildu da Mintzolaren baitan ahozko genero berezitu hauen gizarteratzeko molde eta moduak zein behar luketen aztertzeko.

