Formazioa
Mintzola Fundazioak ahozko gaiak jorratzen dituen formazioa sustatzen du eta honakoa da bere eskaintza:
IRAKASLEENTZAKO FORMAZIOA
Hezkuntza arautuko eta helduen euskalduntzeko irakasleentzat diseinatua da "Ahozkotasuna ikastetxean" izenburudun formazioa. Hiru modulutan banatzen da:
| Oinarriak eta baliabideak >> |
Ahozkotasuna lantzeko material didaktikoa >> |
Ahozko testuen ebaluazioa >> |
|---|
HITZALDIAK
Ikastaroetan gaiak sakonean lantzen diren arren, ahozkotasuna garatzen eta jorratzen laguntzeko tresnen berri ematen duten hitzaldiak ere ematen ditugu.
FORMAZIOA IKERKETA EGITASMOETAN
Une honetan murgilduta gauden hainbat ikerketa egitasmoetan formazioa ematen ari gara, batez ere, irakasle zein gurasoei honako gaietan:
-
Landutako material didaktikoaren esku-hartzeak nolakoa beharko lukeen argitzen.
-
Ahozko transmisioa etxean eta ikastetxean bideratzeko moduak aztertzen.
KIROL ETA AISIALDI EKITALDIETAKO AURKEZLEENTZAKO IKASTAROA
Donostiako Euskara Patronatuak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako ikastaroak Subijana Etxean egiten dira eta Mintzola egitasmo honen babeslea da.
Eremu honetan eta bere ahozko jardunean aberastu nahi duen edonorentzat diseinatutako ikastaroa da hau.
Hona hemen zenbait lotura interesgarri:

