Azaroaren 2an, 3an eta 4an Ahoa bete hots jardunaldiak izango dira, bigarren urtez, Mintzola ahozko fabrikaren Villabonako egoitzan. Jardunaldiak Mintzolak berak antolatu ditu, lau elkarteren laguntzaz: Euskal Herriko Bertsolazale Elkartea, Euskal Herriko Antzerkizale Elkartea, Ipuin Kontalarien taldea eta Euskal Kantuzaleen Elkartea. Ahozkoa eta idatzizkoa bereiztea dute helburu jardunaldiek.
Ildo horretatik, Idatziak ahotsa hartzen duenean goiburupean, hainbat unibertsitate irakaslek, ipuin kontalarik edo bertsolarik bien arteko aldea aztertuko dute. Irakasle, kazetari, aurkezle, bertsolari, antzezle, teknikari eta ahozkotasuna bizi duen ororentzako jardunaldiak dira, bereziki.
Egitaraua
Azaroak 2
- 09:00 / 09:15. SARRERA - AGURRA
- 09:15 / 10:15. Ahozkoa eta idatzia, bi kultura. Zertan elkarren oztopo, zertan
elkarren aberasbide.
Luis Mari Larringan (EHU), Arantza Ozaeta (MU-HUHEZI)
- 10:20 / 11:20. Esatearen ederra, Julia Marin (Itzulidatz)
- 11:25 / 12:25. Pantaila euskarazko hitzez mintzo. Asier Larrinaga (EITB)
- 12.45 - 13.10. Saio praktikoa: Arra. Arraroa. Egilea: Oier Guillan. Aktorea: Iñigo Ortega.
- 13:10 - 14:00. Mahai ingurua: Luis Mari Larringan (EHU), Arantza
Ozaeta (MU-HUHEZI), Asier Larrinaga, Oier Guillan, Iñigo Ortega, Julia
Marin. Moderatzailea: Lorea Agirre: (MU-HUHEZI)
Azaroak 3
- 09:00 / 09:15. SARRERA - AGURRA
- 09:15 / 10:15. Ahoz idatzi, eskuz hitz egin.
Joxerra Garzia (EHU)
- 10:20 / 11:20. Herri kantuen interpretazioa. Ahozko tradizioaren atzetik.
Itsaso Arrieta (Labayru)
- 11:50 / 12:15. Saio praktikoa: Ahozkotasuna- kantagintza: ariketa praktikoak.
Ana Elorza (Ahotsak Studio Voices)
- 12:10 - 12:30. Saio praktikoa: Eskuz esku. Uxue Alberdi eta Iker Zubeldia
- 12:30 - 14:00. Mahai ingurua: Joxerra, Garzia, Itsaso Arrieta, Ana
Elorza, Uxue Alberdi, Iker Zubeldia. Moderatzailea: Mikel Urdangarin
kantaria.
Azaroak 4
- 09:00 / 09:15. SARRERA - AGURRA
- 09:15 / 10:15. Ahozkoaren eta idatziaren arteko interfazeak mintza jardun jakinen eraberritzean: adibide bat
Leire Diaz de Gereñu (EHU)
- 10:20 / 11:20. Ikasteko hitz egin, hitz egiten ikasi. Itziar Elorza (Ikastolen Elkartea)
- 11:50 / 12:10. Saio praktikoa: Ahotik fantastikara: bi adibide. Bea Egizabal (Kontu kantoi) eta Joxemari Carrere.
- 12:15 / 13:30. Mahai ingurua: Leire Diaz de Gereñu, Itziar Elorza,
Bea Egizabal eta Joxemari Carrere. Moderatzailea: Ibon Manterola (EHU)
- 13:30 / 14:00. AZKEN ONDORIOAK
Jaitsi egitarauaren diptikoa (PDF, 1,3 Mb)
Izen-ematea
Izena emateko, bete ondorengo formularioa edo deitu 943 693870 telefono zenbakira urriaren 19ra bitartean.
Matrikula prezioa
- Matrikula arrunta: 60€
- Elkarte laguntzaileetako bazkideak: 40€
- Ikasle, langabetu eta erretiratuak: 35€
Ordainketa: 2101 0381 01 0012251518 kontu korrontean, izen-abizenak jarrita.
Agiriak: Jardunaldien lehen egunean ordainketa
agiria aurkeztu beharko da. Ikasle, langabetu eta erretiratuek euren
egoera egiaztatzeko agiriak aurkeztu beharko dituzte lehenbiziko
egunean.
EHUren kredituak: Ikastaro honetan parte hartzen duten Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleek kreditu bat eskuratzeko aukera izango dute.