Ahozko testuen ebaluazioa
Ikastaroaren helburu nagusia
Ahozkotasunaz dakiguna berrekartzea, ikasleen ahozko ekoizpenak aztertzeko edo deskribatzeko baliabideak eskuratzea eta ahozko ekoizpenak ebaluatzeko tresnak ezagutu eta norberaren edo taldearen esperientziatik abiatuz praktika errealak gauzatzea.
Helburu zehatzak
-
Ahozko ekoizpenak definitzea: ahozkotasunaren oinarriak berrekartzea.
-
Ahozko eta idatzizko testuen arteko ezberdintasunak ezagutzea.
-
Ahozko testuak aztertu eta ikuspegi diskurtsibotik analisia egiteko tresnak eskuratzea.
-
Ahozko testuen analisian trebatzea.
-
Ahozko testuak ebaluatzeko tresnak ezagutzea.
Landuko diren konpetentziak
-
Pentsatzen eta ikasten trebatu.
-
Egiten eta ekiten ikasi.
Metodologia
-
Ahozko azalpenak.
-
Ahozko ereduen azterketak eta praktikak talde txikietan.
-
Ahozko testu moten analisi praktikoak.
-
Sekuentzia Didaktikoen sorkuntza eta aplikazioa eskoletan.
-
Gauzatutako lanaren azterketak eta lanketak saioetan.
-
Gogoeta zein praktikak talde txikietan.
Ikastaro honetan bi eginkizun eskatuko zaizkio ikasleari: alde batetik, saio presentzialetan parte-hartzea, eta bestetik, 3. saioaren aurretik Sekuentzia Didaktiko bat sortu eta eskolan praktikan jartzea.
3. saiorako prestatutako materiala eta ikasleen ekoizpenak (+ transkripzioa) postaz jasoko ditugu Mintzola Fundazioako formatzaileok. Eta azken bi saioetan zuzenean murgilduko gara ikasleen lanen azterketan.
Hartzaileak
-
Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ahozkotasuna gaiaren aholkulariak edo irakasleak.
-
Helduen euskalduntzean lanean diharduten irakasleak.
-
Formazio aholkulariak.
-
Euskara teknikariak.
Hizkuntza
-
Euskara.
Denbora
-
20 orduko klase presentzialak (formazio laburragoa egin daiteke).
Taldean kide kopurua
-
15 kideko taldeak.

