Oinarriak eta baliabideak
Ikastaroaren helburu nagusia
Ahozko komunikazio gaitasuna ikasleekin landu ahal izateko irakasleak prestatu eta trebatzea.
Ahozkotasunak ikastetxean duen presentziaz zein garrantziaz jabetzea.
Helburu zehatzak
-
Ahozko diskurtsoa(k) eta idatzizko diskurtsoa(k) ezberdintzea.
-
Ahozko diskurtsoen ezaugarriak identifikatzea.
-
Curriculumean ezarritako ahozko konpetentziak ezagutzea.
-
Ahozko diskurtso ezberdinak bideratzeko tresnak ezagutu eta praktikan jartzea.
-
Ebaluazio eraikitzailearen aldeko jarrera eta jokabideak landu zein bideratzea.
-
Ahozko jarduerak ekoiztu eta ebaluatzen ikastea.
Landuko diren konpetentziak
-
Komunikatzen ikasi.
-
Pentsatzen eta ikasten trebatu.
-
Egiten eta ekiten ikasi.
Metodologia
-
Esperientzia/eredu anitzen azterketa eta ondorio teoriko eta praktikoen gogoeta.
-
Maila indibidual eta kolektiboan, ariketak eta gogoetak.
-
Ahozkotasuna lantzeko tresna ezberdinen aurkezpena eta balorazioa.
-
Ebaluazioaren kontzeptuaren azterketa ikuspegi eraikitzailetik abiatuta.
-
Teknologia berrien praktika esperimentala(k).
Hartzaileak
-
Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ahozkotasuna gaiaren aholkulariak edo irakasleak.
-
Helduen euskalduntzean lanean diharduten irakasleak.
-
Formazio aholkulariak.
-
Euskara teknikariak.
Hizkuntza
-
Euskara.
Denbora
-
20 orduko klase presentzialak (formazio laburragoa egin daiteke).
Taldean kide kopurua
-
15 kideko taldeak.

