Hemen zaude: Hasiera Egitasmoak Formazioa Ahozkoa lantzeko material didaktikoa (SD)

Ahozkoa lantzeko material didaktikoa (SD)

Ikastaroaren helburu nagusia

Ahozko komunikazio gaitasuna ikasleekin modu antolatuan eta sistematizatuan landu ahal izateko ditugun material didaktikoak ezagutzea, horiek baliatzen trebatu eta berriak sortzen ikastea.

Helburu zehatzak

  • Ahozko hizkuntza irakasteko metodologia ezberdinen berri izatea.

  • Curriculumean ezarritako ahozko konpetentziak ezagutzea.

  • Ahozko praktikak egiteko zein jarduera egin daitezkeen ikastea.

  • Sekuentzia Didaktikoa material didaktiko gisa ezagutzea eta aztertzea.

  • Sekuentzia Didaktikoak eraikitzea.

Landuko diren konpetentziak

  • Pentsatzen eta ikasten trebatu.

  • Egiten eta ekiten ikasi.

Metodologia

  • Esperientzia/eredu anitzen azterketa eta ondorio teoriko eta praktikoen gogoeta.

  • Maila indibidual eta kolektiboan, ariketak eta gogoetak.

  • Ahozkotasuna lantzeko tresna ezberdinen aurkezpena eta balorazioa.

  • Eskolan egiteko "etxeko-lanak".

  • Teknologia berrien praktika esperimentala(k).

Hartzaileak

  • Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ahozkotasuna gaiaren aholkulariak edo irakasleak.

  • Helduen euskalduntzean lanean diharduten irakasleak.

  • Formazio aholkulariak.

  • Euskara teknikariak.

Hizkuntza

  • Euskara.

Denbora

  • 20 orduko klase presentzialak (formazio laburragoa egin daiteke).

Taldean kide kopurua

  • 15 kideko taldeak.