Hemen zaude: Hasiera Egitasmoak Hedapena Ahotsak Batzordea

Ahotsak Batzordea

Euskal Herriko Ahotsak egitasmoarekin bat eginez, batzordea osatu da Mintzolan, eta eginkizun du Ahotsak egitasmotik jasotako ahozko dokumentaziotik abiatuz, ahozkotasuna bera ikertua izan dadin ikerketa ildoak zehaztea eta ikerkuntza zein ikertzaileak sustatzea, gai jakinetan aditu diren aholkulari eta ikertzaileekin harremanetan jarriz eta transmisioa sustatuz.

Euskal Herriko ahotsak egitasmoak hasieratik pentsatu izan du ikastetxeentzako (hezkuntzarako) erabilgarria izateaz gain interesgarria izango litzatekeela beraiek duten materialari zukua ateratzea; ikasleek hizkeraren inguruko informazioa lortzeaz gain, herriko ohiturak eta historia ezagutzeko aukera izango bailukete.

2011. urtean lehen bi ikerketa ildo hauetan sakontzen ahaleginduko gara:

  • Ahozko corpusa aztertzea. Euskararen ahozko corpusa zein den jakitea dagokigu, lehenik, haren ondotik ikerketa eta transmisioa bideratzeko. Hortaz, eremu honetan lan egiteari ekin zaio jakin dezagun zein ahozko dokumentu ditugun barreiaturik, zein egoeratan eta erabakitzeko nola sistematizatu genezakeen bere dokumentazio lana.
  • Ahotsak egitasmoaren transmisioa. Eremu honetan egin daitekeenaren inguruko proposamenak lantzen ari gara. Hastapena hezkuntza arloa izan daitekeen arren, beste esparruak ere aztertzen ari gara transmisioaren helburuak ahalik eta hedapen handiena izan dezan.