Hemen zaude: Hasiera Egitasmoak Hedapena Gizarteratze Batzordea

Gizarteratze Batzordea

Gizarteratze batzordea Mintzola Fundazioak koordinatzen du eta bertan partaide dira Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko ikerkuntza saila, Euskal Kantuzaleen Elkartea, Euskal Herriko Antzerkizale Elkartea eta Ipuin Kontalarien Elkartea.

Batzorde honetatik bi modutako jarduerak antolatuko dira: elkarte bakoitza lanean ari den gai zehatz baten berri ematea edo, bestela, batzordeari interesgarri gertatzen zaion gai zehatz baten inguruan adituekin eta eguneroko lanean horretan ari direnekin jarduera desberdinak antolatzea.

Ahoa Bete Hots jardunaldiak 2010

Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak eta Mintzola Fundazioak elkarlanean gauzatutako lehen jardunaldiak egjn ziren 2010ean. Ahozkotasuna haur munduan, eguneroko jardun berezituetan eta kulturan ardatz harturik aditu eta arituen esperientzia zein ezagutza partekatu zen hitzaldi eta mahai inguruen bitartez.