Soziolinguistika Klusterra
2010eko abenduaren 1ean lankidetza hitzarmena sinatu zuten Mintzola Fundazioak eta Soziolinguistika Klusterrak.
Soziolinguistika Klusterraren eta Mintzola Fundazioaren sortze-agirietan adierazten diren helburuetan bat datozen batzuk dituzte, bereziki, hizkuntzan erabileraren inguruko ikerketan, ezagutzan, dibulgazioan eta sentiberatzean.
Bi erakunde horiek beren helburuak bete ditzaten, beren proiektuak modu eraginkorrean gara ditzaten, eta proiektuon emaitzek gizartean zabalpen egoki bat izan dezaten, bi erakundeok, bataren eta bestearen prozedura-arauak onartuz sinatu dute lankidetza hitzarmena.

