Hemen zaude: Hasiera Egitasmoak Ikerketa

Ikerketa

Ahozko lantegi gisa ikertzaile eta adituen bilgunea eta ikerketa sustatzailea da Mintzola. Une honetan, hiru iker lerrotan banatzen dira bere ikerketak:

Oinarrizko ikerketa

Ahozko genero zahar eta berrien azterketa egitea du helburu alor honek. Lan ildo hau garatzeko honakoak ditu zehaztuta:

  • Euskarazko ahozkotasunaren ekosistemaren ikerketa.
  • Generoz generoko ikerketa.
  • Genero berrien diagnostikoa.
  • Kultur artea.

Ikerketa aplikatua

Oinarrizko ikerketatik eratorritako azterketak dira alor honetakoak. Oinarrizko ikerketan ikasitakotik abiatuz gizartearen beharrei erantzutea da ildo honen helburu nagusia. Gure errealitatearen eskaerei erreparatuz lehentasuna dute honako testuingurutako ikerketek:

  • Ahozkotasuna hezkuntzan: ikaskuntza-irakaskuntza bideen azterketa, metodologiak, ahozko konpetentziak eta curriculuma...
  • Ahozkotasuna kalean: erabilera eta jarrerak, testuinguruko informaletako hizkerak, erregistro motak…
  • Ahozkotasuna lan munduan: ahozko komunikazioa, jendaurreko jarduna, mahai-inguruak, bilerak...
  • Ahozkotasuna eta hedabideak: hedabideetako ahozko jarduna, teknologia berrien hizkuntza moldeak…

Eremu honetan, hain zuzen, batez ere hezkuntza arlora garamatzaten eskaerei erantzuten ari da Mintzola une honetan, honako egitasmoekin:

Ikerketa Hedapena

Gizarteari zor diogu lehen alorretan egositako jakintza eskaini eta hedatzea, eta horretan, esku artean ditugu ahozko gaiak jorratuko dituzten jardunaldi zientifikoak, esperimentazioak…

Ahoa bete hots jardunaldia antolatu dugu Bertsozale Elkartearen lankidetzarekin.

Ahozkotasunarekin harremanetan diren sortzaileak ere gogoan ditugu alor honetan. Bertsozale Elkarteak, Kantuzaleen Elkarteak, Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteak eta kontalariek landutako ekitaldiak eskaintzea da beste helburu bat esperimentazioa eta gogoeta bultzatuz.