Hemen zaude: Hasiera Egitasmoak Ikerketa Zumaian hitanoaren sustapena hezkuntza alorrean

Zumaian hitanoaren sustapena hezkuntza alorrean

Zumaian, hitanoaren erabilera-konpetentziak ezagutu, landu eta aberastu nahi dira gaztetxoen artean, eta helburu horretara iritsi ahal izateko Hezkuntzan zentratu da Mintzola Fundazioa lehen urrats bezala.

2010. urtean ekin zitzaion landa-lanari Zumaiako euskara teknikari eta ikastetxeetako ordezkarien laguntzarekin. Talde lan horren ondorioz, esan daiteke, 2011. urtean Lehen Hezkuntza 5. eta 6. zein Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailarako sortu beharreko materiala eraikia dagoela. Material horrekin bat  webgunea eraiki da.

Bide honetan, Mintzola Fundazioak material didaktikoak sortzeaz gain, ikastetxeetako irakasleei formazioa eman die webgunean aurkezten diren eduki zein jarduerak erabiltzeko metodologian treba daitezen.

Dagoeneko Zumaian ekin zaio materiala ikastetxeetan lantzeari, eta une honetan dugun eginkizunik garrantzitsuena da material didaktikoaren egokitasuna aztertu eta hobekuntza proposamenak bideratzea.

Datorren ikasturteari begira jarritako helburuak dira Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailarako materiala eraiki, irakasleei formazioa eman eta aurreko materiala egokitzea.

Egitasmoaz gehiago sakondu nahi izanez gero:

Erabili.com (2011-04-15)

Gara egunkaria (gaur8)